XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ezetz? Ea, gure mutillok - agindu zieten beren jopu beltzei -, ea, bi eme basati auek ezitzen dituzuten.

- Ea, gizabidea erakusten diezuten!.

Arrastaka txabola batera eramanak izan ziran ama-alabak, eta laister iritxi ziran txabol artatik bi emakumezko gaixo aien karraixiak eta uluak.

- Emakumeak ezitzeko ez da zartaillua baiño gauza obeagorik, - esan zien gure neskatillei bi tabernari aietako batek.

- Eta arrazoi zuala zirudian. Bost minuto geroago, apal-apal irten bait ziran txabol artatik, egoki eziak izan ondorean, bi emakumeak.

- Arraioa! Bai ederrak biak! - oiu zegiten Tortuga'ko gizonezkoek.

- Eta, ez al dizkiguzute beiñere utziko? - tabernariei eskatzen.

- Bai, gau bakotzerako diru ederrez saritzen ba'gaituzute - erantzuten berriz aiek.

Bost egun egon zan Matthew P. Monroe bere ontzi ta gizon guztiekin Tortuga ugartean.

Izan zan jatea, izan zan edatea, izan zan dantza eta izan zan jaia bost egun aietan ugari.

- December: Goazen Santo Domingo'ra.

An egiten bait dute Ameriketako azken egonaldia Españi'ra urrez eta zillarrez beterik abiatzen diran itxas-ontzi geienek.

- Ederki, Matty. Ar dezagun lur, ugartearen egoaldean.

Haiti'ren mugaren alboan.

- Ementxe, mapa bateko toki bat erakutsiaz : Santo Domingo'ko Pedernales eta Haiti'ko Anse-á-Pitre'ren artean.

- Orrela, Españi'ren lurretan iñoiz larri aurkitzen ba'gera, Frantzi'ren lurretara egingo dugu txango.

Ia-ia tiro bat bota gabe artu zuan Matthew P. Monroe'k Pedernales, Santo Domingo'ko uriska.

Berekin zituan bost ontziak eta ontzi aietako jende guztiak: beribiziko indarra; frantziarrei eta españiarei borroka egiñaz ugarte osoa bereganatzeko naikoa.

Gure mutillarekin joan ziran bere bi maitaleak, Lolette ta Dorotty.

Baita Tortuga'ko bi bizki beltz aiek ere, beren morroi eta aberastasun guztiekin; eta Tortuga'n ain garesti erositako ama-alaba aiekin, jakiña - Lur ziurrean biziera berri bat asi nai omen zuten ba, pakezko giroan.

Pedernales'tik iparreruntz amabost kilometrora, landa-etxe aundi eder bat zegoan, soroz, belardiz, larrez, basoz eta mota guztietako alorrez inguratua.

Euskaldun bat, Ander Goiogana izan zan aberastasun guzti aren jabea.